XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Sei hilabeteko presondegi zigorra eskatu zuen fiskalak intsumitu batentzat PabenMark Armpach intsumituarentzat hiru eta sei hilabete arteko presondegi zigorra eskatu zuen atzo Pabeko auzitegiko fiskalak.
Epaitegiak urriaren 17an emango du erabakia.
Beste gazte batek zerbitzu zibila utzi eta desertore bilakatuko zela jakinarazi zuen atzoko auzian.
Militarismoaren Aurka Intsumisioaren Alde (MAIA) taldeak deiturik, 20 lagunek Pabeko bidea hartu zuten atzo goizean auzipetutako Mark Armpach intsumitua laguntzeko.
Baionar gazteak korteari frantsesez adierazi zion zergatik utzi zuen, urte bateko zerbitzu zibila egin ondoren, objektoreen postua.
Zerbitzu zibilaren luzetasuna kritikatu zuen gazteak; izan ere, objektoreek bi urteko zerbitzua bete behar dute soldadutza urte batekoa den arren.
Legea
Hiru eta sei hilabete arteko zigorra emateko eskatu zion korteari fiskalak,
Jean François Blanco Armspachen abokatuaren ustez, aldiz,
Beste antzeko kasu batean, 1993ko azaroaren 13an korteak objektorea zuritu zuela azpimarratu zuen abokatuak.
Bestalde, errekurtsoa egin zuela Hirigoienen kasuan eta arazoa Europako korteraino pausatuko duela jakinarazi zuen.
Mark Armspachi sostengua ekarri zion Fred Cometek, objektore gazteak.
Elkartasuna adierazteko
Objekzioaren luzetasuna kritikatu ondoren, intsumituek daramaten borroka aipatu zuen eta azpimarratu
MAIAk sostengu osoa adierazi zion berehala intsumitu berriari,